XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sare hauek ekosistema bakoitzaren kasuan aztertzen dira eta hauetan, espezie zehatz batzuk baino areago, espezie batek edo bestek funtzio bera betetzen dueneko animalia taldeak bereizten dira.

Baso epel bateko berezko sarea zenbait mailatako harrapakin eta harrapakariz osatua legoke.

Horrela, kirikiño arrunta (lehen mailako harrapakaria) barraskiloz, barez, zizarez, intsektuz eta narrasti txikiz elikatzen da.

Azeriek, katajinetek, hontzek eta mirotzek ahal duten guztietan ehizatuko dute.

Bigarren mailako harrapakari hauek super-harrapakari baten harrapakin gertatzen dira aldi berean (baso hauen kasuan ehiztari bat izaten da); baina badira lehen mailako beste batzuk ehizatzen dituzten mota honetako beste zenbait: suge batek, hegazti graniboroez gainera, igelak eta bestelako harrapakin batzuk ehizatzen ditu, baita bereziki intsektu eta ornogabe txikiz elikatzen diren mikrougaztunak ere, satitsuak adibidez.

Hala ere, bigarren mailako harrapakari honek ez dio kirikiñoari erasorik egiten, maila trofiko honetako beste animalia batzuen biktima dena, hain zuzen.

Ikus dezakegunez, elkarreraginak, hemen xeheki azalduak, nahiko konplexuak dira izatez.

Piramide ekologikoa Maila trofiko bakoitzeko jarraiko energia galtze hau piramide baten bidez eman daiteke aditzera: oinarria ekoizle lehendarrek osatzen dute eta super-harrapakariek gailurra.

Oinarria eta gailurraren bitartean maila kopuru aldakorra dago, hauetako bakoitzak kide kopuru txikiagoa barnehartzen duelarik, zeren batetik bestera igarotzean galdu egiten bait da energiaren parte bat.

Modu honetan, harrapakarien populazioak beren harrapakinenak baino txikigoak dira, zeren, adibide lineal bat besterik ez ipintzearren, untxeak baino azeri gehiago balego, hauek gosez hilgo bait lirateke.

Gizakiak aldaturiko sistemetan, piramide ekologiko honek aldaketa handiak izan ditzake, beraren fauna konposaketari dagokionez batik bat, zeren maila bat mugatzeak berak bait dakar beste guztien gutxitzea.

Jar dezagun mota honen adibidetzat gaur egun planetan hedadura handiz zabaldu den labore estepa.

Gizakiak ekoizle lehendar ia guztiak desagerterazi ditu, bere probetxurako gramineak bakarrik utziz (garia, garagarra, artoa).

Monokultibo honek espektro nahiko eskasa uzten du floran, laboratutako espezieetatik kanpo belarki eta zuhamuxkaren batzuk baino ez dituena, azken hauek, kasurik onenean, hesi bat egingo dutelarik.

Hegaztiek osa dezakete huts-hutsean fauna, beste ornodun eta ornogabe taldeetako ordezkari gutxi batzuekin.

Lehenengoak beste ekosistema batzuetatik etorritako marraskariak eta ugaztunak dira, harrapakariak inoiz edo behin; bigarrenak espezie gutxi izanik, sarri gehiegi ugaltzen dira izurrite bilakatuz.

Txokak, erroiak, gardantxiloak, usoak, eperrak eta gangak dira kontsumitzaileen lehen mailan dauden espezie ornitikoetako batzuk.

Belatz gorriak, uhazak, zuhaitz-belatzak, mirotzak eta beste zenbait hegazti harrapakarik osatzen dute harrapakarien armada handia eta denen gainetik super harrapakari bat, belatza.

4. Puma moldakortasun handiko harrapakaria da, kontinente amerikarrean edonolako biotopoak kolonizatu dituena.

Hainbat ekosistematako katea trofikoetan garrantzizko maila du.

5. Landareek Eguzkitik hartzen duten energia piramide ekologikoaren goi mailetako kideenganantz iragaten da.

Honela metatu egiten da eta maila bakoitzeko kide kopurua gutxituz doa.

Sai beltza / Nekrofagoak / Katamotz iberiarra / Montpellierko sugea / Katajineta / Harrapakariak / Eguzki-arranoa / Kirikiñoa

Untxea / Mufloia / Kilkirra / Pagausoa / Soro-muxarra / Lymantria dispar / Fitofagoak / Ekoizleak.